2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

ARNASGUNEAK ETA ESKOLA

2015-16 ikasturteko planaren barruan (Hizkuntza Proiektua eraikitzen!), programatuta dauden 2 formazio-hitzaldietako lehenengoa izan dugu hilaren 16an, Azkoitian: ARNASGUNEAK ETA ESKOLA, hizkuntza komunitatearekiko gizarte-erantzukizuna. Hitzaldia IƱaki Markok (Hobekuntza eta Berrikuntza dekanordea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, UPV/EHU) egin zuen.

Urola bailarak duen altxorraz aritu zen: euskaldun hiztun eragile eta profesionalez hornitzeko lekua!
Eskaintzeko asko! Hizkuntza ekologia oinarri, metafora eginda, ARNASGUNE kontzeptua izan zuen hizpide. Euskararen ekosistema, espazioa, lurraldea... Hizkuntza iraunkorra izango bada, ekosistema horren aurrean dugun gizarte-erantzukizuna ideia txertatzea da gakoa, diskurtso sozialaren eskutik. Horren aurrean badugu ahalmentzea, kontzientzia hartzea diskurtsoaren balio etikoak hedatuta: subsidiaritatea (geure hizkuntzan egin badezakegu, ez erabili bestea!) eta funtzio esklusiboen (funtzioak esleitu bertako hizkuntza garatzeko) printzipioen aplikazioa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina